Tonbolako zenbaki sarituen ordezkoen txanda, gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2011ko ira. 15a, 12:09

Netbookari zegokion zenbaki sarituaren jabea soilik agertu da hamabost egunotan

Asteburuko egonaldiari eta lau lagunentzako afariari dagozkien zenbaki sarituek hilaren 30a bitartean jaso beharko dituzte sariak

Uztarria Komunikazio Taldeak santioetan eta saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak azken zozketa eginez itxi zituen ateak. Hori dela-eta, zenbaki sarituen jabeek hilaren 15era, gaur, bitartean dagozkien sariak jasotzeko aukera izan dute, eta Netbookaren (ordenagailu eramangarri txikia) zenbaki sarituaren jabea soilik agertu da hamabost egunotan.

Hori dela-eta, bi lagunentzako asteburuko egonaldiari eta Kirurin lau lagunentzako afariari dagozkien zenbaki sarituaren ordezkoek hamabost egun dituzte (hilaren 30era arte) Uztarriaren egoitzatik (Perez Arregi plaza, 1 behea) pasatu eta sariak hartzeko.

Hauek dira ordezko zenbakiak: 2700 (asteburuko egonaldia) eta 0197 (afariak).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide