Bateragune auziko epaiaren harira, kontzentrazioa egingo dute

Uztarria.eus 2011ko ira. 16a, 13:09

Gaur, ostirala, egingo dute 19:00etan, plazan

Hamarna urteko kartzela zigorra jarri diete Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi, eta zortzina urtekoa Miren Zabaletari, Arkaitz Rodriguezi eta Sonia Jazintori

Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auzia-ren epaia eman berri du, eta hamarna urteko kartzela zigorra jarri diete Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi, eta zortzina urtekoa Miren Zabaletari, Arkaitz Rodriguezi eta Sonia Jazintori, ETAkoak direla leporatuta. Gainontzeko auzipetuak, absolbitu egin dituzte.

Epaiaren harira, elkarretaratzea egingo dute gaur, ostirala, 19:00etan, plazan.

Auziaren inguruko informazio gehiago hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide