Futbol Eskolan irailaren 19tik 23ra eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2011ko ira. 16a, 13:09

Lagun Onak Futbol Elkarteak antolatzen du futboleko teknifikazio eskola

Izena eman dezaketenak dira: 2001en, 2002an eta 2003an jaiotako neska-mutilak eta 2000 jaiotako neskak ere bai.

Lagun Onak Futbol Eskolaren ikasturte berria prestatzen hasita dago. Datorren astean, irailaren 19tik 23ra bitartean, futboleko teknifikazio eskolak hartu nahi dituztenek izena emateko garaia izango da. Horretarako, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 19:00etara bitartean Garmendipe futbol zelaira joan eta izena emateko orria hartu eta beteta eraman behar dute. Futbol Eskolan 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako neskek eta 2001, 2002 eta 2003an jaiotako mutilek eman dezakete izena. Eskolak hasi aurretik gurasoekin bilera deituko dute Lagun Onak Futbol Elkartekoek. Nesken futbol eskolako entrenamenduak urriaren 9an hasiko dira eta mutilenak urriaren 16an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide