Paterrak 22 urte gaur, espetxean

Aritz Arzallus 2011ko ira. 16a, 13:09

.22 urte igaro dira Juan Karlos Arruti Paterra atxilotu eta espetxeratu zutela. 22 urte luze espetxez espetxe sakabanaketaren ondorioak pairatzen igaro ditu. Duela bi urte, 20 urte bete zituenean preso, ezarrita zuen zigor osoa bete zuen, baina 10 urtez luzatu zioten zigorra, gaurdaino bi urte bahituta daramazkilarik.

Ez da euskal preso politikoek bizi duten muturreko egora bakarra. Beste hainbat preso zigor osoa bete arren barruan mantentzen dituzte eta beste hainbati, gaixotasun larri eta sendaezinekin dagozkien eskubideak ukatuz, askatasuna ukatzen diete.

Espetxe politika horrekin amaitzeko deia egiten dugu. Dagozkien eskubideak errespetatuz, Paterra eta muturreko egoeran dauzkaten presoek kalean egon beharko lukete. Urratsez urrats bidea egiten jarraitu behar dugu, eta horretarako bihar, zapatua, Donostian egingo den manifestaziorako deia luzatzen diegu herritarrei. Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira! Paterra askatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide