Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak Euskal Kopa saria irabazi du atzo, igandea, Aurteneche Maquinaria Araba/Alaba taldeari irabazi eta gero.
Azpeitiko taldeak 92 eta 85 irabazi zion Aurtenecheri, eta hirugarren aldiz jaso zuen saria, iaz ere Euskal Kopa saria irabazi baitzuen.
Partida nahiko parekatua izan zen. Lehenengo laurdena oso parekatua izan zen eta Aurteneche nagusitu zen 22-23. Bigarren laurdenean Aurteneche hobeto hasi bazen ere, Lan Mobelek berdintzea lortu zuen. Hirugarren laurdenean Iraurgik eta Autenechek 57na puntu zituzten, eta, azkenean, zazpi punturen aldearekin irabazi zieten azpeitiarrek arabarrei.
Kareem Johnson fitxaketa berria
Lan Mobel Iraurgik fitxaketa berria egin du hurrengo denboraldirako: Kareem Johnson pibota. 31 urteko estatubatuarrak ibilbide luzea du saskibaloiaren munduan.
Iaz Zeelanda Berriko Wellington Exodus Saints taldean jokatu zuen, eta partidako 14 puntutik gora zein ia 9 errebote lortu zituen.