Kirol Mahaiak bihar egingo du ikasturte berriko lehen bilera

Uztarria.eus 2011ko ira. 20a, 11:09

.20:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian

Herriko kirol ekintzak antolatzeko eta aurrera eramateko lanean parte hartu nahi duen herritar orok hartu dezake parte bileran

Kirol Mahaiak, orain artean egindakoari jarraipena emateko asmoz, ikasturte berriari hasiera emateko bilera egingo du bihar, asteazkena, 20:00etatik aurrera, udaletxeko Areto Nagusian.

Herriko kirol ekintzak antolatzeko eta aurrera eramateko lanean parte hartu nahi duen herritar orok hartu dezake parte bileran. Hala, Kirol Mahaiaren bilerak noiz egin erabakitzeaz gain, helburuak zein diren aztertuko dute, eta Urola Zentro Medikoa eta Udalaren arteko hitzarmenaz ere jardungo dute, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide