Kirol elkarteek udal diru laguntza eskatzeko epea urrian zabalduko dute

Uztarria.eus 2011ko ira. 20a, 11:09

Urrian, "ohiko jarduerari lotutako kirol modalitateetako elkarteek" egin beharko dute eskaera

Eskaera urriaren 1etik 31ra bitartean egin beharko da

Herriko kirol elkarteek 2012. urteko udal diru laguntza zuzenak eskatzeko epea urrian zabalduko dute. Eskaera urriaren 1etik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan.

Diru laguntza hauek "ohiko kirol jarduerari" lotutakoak direla azaldu dute Udalekoek. "Urte naturalari lotutako kirol-modalitateek" urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte diru laguntza eskaerak.

Diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioa Oinarri Arautzaileetan zehaztutakoa da, baina dokumentazioak 2010-2011eko denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

Aldiz, diru laguntza eskaera urtarrilean egin behar dutenek, 2011ean oinarritutako dokumentazioa aukertu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide