Erdoiztatik Zelatunera joango dira Lagun Onak M.B-koak igandean

Uztarria.eus 2011ko ira. 21a, 12:09

Batez ere gaztetxoei zuzendutako ibilaldia izango da igandekoa

Osteguna, hilak 22, izango da izena emateko azken eguna

Datorren igandean, irailak 25, Zelatunera igoko dira Lagun Onak Mendi Bazkunakoak, iraileko azken igandeko erromeriarekin urteroko hitzordua berrituz.

Aurten, Erdoizta-Zelatun ibilaldia egingo dute Azpeitiko mendizale elkartekoek. Gaztetxoei zuzendutako egunpasa izango da igandekoa. 09:00etan aterako da plaza Nagusitik mendizaleak Erdoiztara eramago dituen autobusa. Handik igoko dira oinez Zelatunera. Bertan egunaz gozatu ondoren, arratsaldean Trintxerara jaitsiko dira, eta hantxe hartuko dute Azpeitira bueltan ekarriko dituen autobusa, 18:00etan.

Izen-ematea

Osteguna, irailak 22, izango da irteerarako izena emateko azken eguna. Mendizale elkartean, tabernan edo lagunonak@euskalnet.net helbide elektronikoan eman behar da izena. Lagun Onak MBko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute, eta 6 euro gainontzekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide