1975eko irailaren 27an Jon Paredes Manot Txiki
eta Angel Otaegi afusilatu zituzten. Ordutik, urtero Gudari Eguna egiten da. Irailaren 27a asteartea tokatzen da aurten, baina igandean hasiko dituzte ekitaldiak.
Igande honetan, hilak 25, Azpeititik Nuarbera mendi martxa egingo dute oinez, 09:00etan Azpeitiko plazatik abiatuta. Gero, Nuarben, gudariak omentzeko ekitaldia egingo dute eta segidan bazkaria izango da pilotalekuan. Bazkarirako txartelak Orkatzen eskuratu daitezke.
Asteartean, Gudari Egunean, herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egingo dute Oktogonoko (perretxikoa) biribilgunean, 12:00etan hasita. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute, 19:30ean plazatik irtenda.