Eguraldia dela-eta, %15,6 jaitsi da igerileku irekiko erabilera

Uztarria.eus 2011ko ira. 23a, 13:09

Ekainetik irailera, guztira, 30.493 sartu-irten izan dira; iaz baino 5.626 erabilpen gutxiago

Igerilekua 93 egunetan egon da irekita

Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, igerileku irekian iaz baino %15,6 erabiltzaile gutxiago izan dira, eguraldia dela-eta. Ekainaren 11tik irailaren 11ra bitartean jasotako datuen arabera, 30.493 sartu-irten izan dira aurtengo udan: 26.706 (%88) Kirol Patronatoko bazkideek egindakoak eta 3.787 (%12) bazkide ez direnak edo sarrera ordainduz egindakoenak izan dira. Aurtengo udan, beraz, iaz baino 5.626 erabilpen gutxiago (iaz 36.119 erabilpen) izan dira estaligabeko igerilekuan.

Eguraldi ona igerilekua zabalik egon den 93 egunetik 36tan egin du. Kirol Patronatuko ordezkariek adierazi dutenez, "uztailean 12 egunetan euria egin du. Iaz uztailean 14.145 erabiltzaile izan ziren eta aurten, aldiz, 8.552 erabiltzaile, %40 gutxiago". Erabilpen gehien, berriz, ekainaren 27an izan ziren: 1.188 erabilpen.

Kanpoko estalitako igerilekua eguraldi txarra egin duen egunetan erabilgarri egon da, baina arduradunek adierazi dutenez, "jendearen esanetan ura oso hotza egoten zen (20ยบ) eta ez da jende asko ibili".

Solarium berriari dagokionean, berriz, honakoa esan dute Kirol Patronatuko ordezkariek: "Gure asmoa jende helduak erabiltzea zen, baina kasu guztietan gertatzen den bezala, umeentzat-eta nobedadea zen solariuma eta helduek ez du asko erabili. Gai hori datorren urteetara begira aztertu egin beharko dugu, helduen kexak ere jaso ditugu-eta".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide