Ollagor ehizarako txartelen tramitazio epea ireki du Ollagorra elkarteak

Uztarria.eus 2011ko ira. 26a, 11:09

Elkartean bertan egin daiteke, irailaren 27an, asteartean, 19:30etik 20:30era bitartean

Urriaren 4an, ordutegi berdinean, jaso ahal izango dira txartelak

Urtero bezala Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak, datorren ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du. Elkartean bertan egin daiteke, irailaren 27an, asteartean, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urriaren 4an, ordutegi berdinean, jaso ahal izango dira txartelak. Elkartekoek adierazi dutenez, norberak ere bete ahal izango du tramitea, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide