Azpeitiko Jabetze Eskolak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako. Urrian hasi eta abendura bitartean luzatuko dira ikastaro eta tailerrak, eta izen-emate epea zabalik dago dagoeneko. Irailaren 30era (ostirala) arte egongo da izena emateko aukera. Udaletxeko Parekidetasun Sailean 11:00etatik 13:00etara eta Emakumeen Txokoan 16:30etik 20:00etara eman ahal izango da izena.
Abendura bitartean antolatutako ikastaroak lau dira: heldutasunera iristean plazerra, emakumeak kameraren atzean (laburmetrai ikastaroa) laborategi esperimentala (artera hurbiltzea) eta antzerki tailerra.
Ikastaroen inguruko informazioa hemen .