Larunbat honetan (urriaren 8an) hasiko da Zezen Beltz Azpeitiko elkartearen III. asteburua, igandean jarraituko du eta asteazkenean (hilaren 12an) bukatuko da, 12a jai eguna dela baliatuz.
Egitarau oparoa izango da berriro (ikusi kartela). Besteak beste, zapatuan zezen jolasak izango dira zezen-plazan, igandean txahal saiheski jatea eta zezen txikiak plazan, eta Euskal Herriko errekortariak zezen-plazan, eta asteazkenean sokamutur txikia Erdi kaletik plazara eta Artzubian zezenak.
2008ko otsailean sortu genuen Zezen Beltz, batez ere kaleko zezena sustatzeko asmoz. 2009tik ari gara asteburua antolatzen. Horretaz gain, errekortarien txapelketako saio bat antolatzen dugu Azpeitian, duela bi urte Azpeitiko sokamutilak DVDa aurkeztu genuen, aurten Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala (salgai segitzen du: Juantxo Txikin)...