Lan Mobel Iraurgik Errioxan jokatuko du gaur saskibaloiko Espainiako Zilarrezko LEB mailako partida. 19:30ean izango da, Logroñoko Kirol Jauregian. Clavijoren aurka du denboraldi aurreko azkenengo partida. Datorren igandean hasiko du denboraldi berria, Orensen (Galizia).
Errioxako taldea mailaz igo berria da. Urrezko Ligan lehiatzen da, eta ezustekoak ari da ematen. "Proba polita izango da, Iraurgikoek benetan zein maila duten jakiteko", diote elkartekoek.
Denboraldi aurrekoaren balantzea "positiboa" dela diote Iraurgikoek, "nahiz eta azkenengo partidan, Estelaren kontrakoan (77-74), taldean ez zuen dakien moduan jokatu, eta galdu egin zuen". Estelaren aurkakoa kenduta, beste partida guztiak irabazi ditu Iraurgik.
Gaur, asteartea, jokatuko duten partida Lan Mobeleko Alfredo Ottentzat berezia izango da, Clavijon ibilitakoa baita.