Esperientzia Eskolako ikasturtea hastear da. Urriaren 20an izango da inaugurazio ekitaldia, Baigerako lehen pisuko aretoan. Ikasturte berrirako tailerren aukera zabala eskaini dute oraingo honetan ere. Azpeitiko Udaleko Gizartekintzak eta Mugabek antolatzen dituzte. "Esperientzia Eskolako tailerrak adinekoentzat baliabide erabilgarria izatea nahi dugu, eta pertsonen bizi kalitatea hobetzea dugu helburu", diote.
Berrogeita hamar urtetik gorakoentzako dira Esperientzia Eskolako tailerrak, eta inolako titulaziorik ez da izan behar bertan parte hartzeko. Tailerretako saioak astean behin izango dira, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara.
Esperientzia Eskolako matrikula egiteko azkenengo eguna urriaren 14a izango da eta kurtso osoa 50 euro kostatuko da. Izena emateko 943 22 41 46 telefono zenbakira deitu eta Aitziber Indartengatik galdetu behar da