Patxi Arotzarena Hazparneko (Lapurdi) alkateordea hil zen atzo, 43 urte zituela. Herriko San Josepe lizeoan lan egiten zuen, eta bertan aurkitu zuten hilik atzo goizean. Nahiz medikuak berehala joan, beranduegi izan zen.
Kultura, Animazioa eta Euskara saileko arduraduna zen Hazparneko udaletxean. Kultura munduan ezaguna zen; besteak beste, Txakun taldeko kide gisa.
Euskalduna zen, euskaltzalea eta abertzalea.
Azpeitia eta Hazparne 1983tik senidetuta daude. 2009ko azaroan harremana berriro sendotzeko konpromisoa hartu zuten Azpeitiak eta Hazparnek, Lapurdiko herrian egindako ekitaldian, eta Arotzarenak berak egin zituen aurkezpen lanak-eta.