Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, egingo du urriko Udalbatza Osoaren bilkura, 19:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian.
Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzten gaiak:
.1.- 2011ko irailaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.
.2.- Udalbatzaren ohikotasuna
.3.- Azpeitiko herrian Udal babesa izango duten etxebizitza tasatuak esleitzeko prozedura eta oinarriak (Enparan kalea eta Euskal Herria 34).
.4.- Azpeitiko Kirol Patronatuko aurrekontuaren 1. kreditu aldaketa onartzea.
.5.- Azpeitiko Udaleko aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.
.6.- Azpeitiko Udaleko aurrekontuan 3. kreditu aldaketaren berri ematea.
.7.- Udal tasa eta zergen salbuespenak eta hobariak:
- 7.1.- Juan XXIII, 7ko eraikinera sartzeko hirigintza ozto-poak kendu, eta irisbidea egokitzeko arrapala egiteko obra baimenari dagokion zergaren hobaria erabakitzea.
- 7.2.- Urbitarte, 5eko eraikinean igogailua konpontzeko eman den obra baimenari dagokion zergaren hobariaren ebazpena.
.8.- Alkatetza 2011ko ekainaren 15etik 2011ko uztailaren 22ra arte eman dituen Ebazpenen berri ematea.
Eskaera eta mozioak:
.9.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eskatuta, Iparraldeko Don Jakue bideak munduko ondarea izateko hautagaitzaren aldeko babesa ematea.
.10.- EAJ/PNVren izenean Aitor Gorrotxategi LarraƱagak aurkeztutako mozioak:
- 10.1.- Azpeitiko Burdinbidearen Museoaren zuzendariaren izendapena berraztertzea eskatzeko.
- 10.2.- Lapatx Zabortegia ixtearen eta balorazio energetikorako planta egitearen aldeko mozioa.