Baigera elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Josketa, eskulan, yoga, soinketa eta bingo ikastaroak antolatu dituzte, eta urrian hasiko dira.
Izena eman nahi dutenek astelehenetik ostiralera izango dute horretarako aukera, 10:30etik 12:30era bitartean, Baigerako bulegoan.
Zugarramurdira ibilaldia
Zugarramurdira irteera antolatu du Baigerak hilaren 19rako, asteazkenerako. Urriaren 13ra bitartean, asteazkenean izan ezik, sarrerak salgai egongo dira Baigerako bulegoan.
Goizean autobusa hartu eta lehenengo geldiunea Saran egingo dute. Handik Zugarramurdira joango dira eta hango kobak eta museoa ikusiko dituzte. Segidan, Doneztebera joango dira bazkaltzera. Bazkal ostean, berriz, Hondarribia bisitatuko dute, eta handik Azpeitira itzuliko dira.
Txartela 30 euro kostako da, eta horren barruan bazkaria, autobuseko bidaiak eta txartelak sartzen dira.