Atzo, osteguna, Xabier Etxeberria Txapi
(Azpeitia, 1975) presoa aske geratu zen, Auzitegi Nazionalak absolbitu ondoren.
Goizeko 02:50ak inguruan iritsi zen Etxeberria, familia eta lagunekin, Azpeitira. Orduan, bere zain zeuden 70 bat lagunek ongi etorria egin zioten, Orkatz Kultur Elkartean.
Hitzordua Xoxoten
Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "berri on" gisa hartu du Xabier Etxeberria aske utzi izanaren albistea. Bidez batez, dei egin du bihar, zapatua, eskualdeko preso eta iheslarien omenez urtero legez Xoxoten egingo duten ekitaldian parte hartzera. Han Etxeberriari harrera ofiziala egingo zitzaiola zabaldu bada ere, azkenean ez dute halakorik egingo.
.13:00etan izango da ohiko ekitaldia Xoxoten eta 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute. Bazkarirako sarrerak Orkatzen daude salgai.
Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria
Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Nanterren (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.
Deportatuak
- IƱaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.
Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)