Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatutako saskibaloiko teknifikazio eskola igandean, hilaren 9an, hasiko da, Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegian.
Igande honetan mutilen txanda izango da: 2001eko mutilak 10:00etan hasiko dira Azpeitiko kiroldegian. 2002. urtean jaiotakoak 11:30ean hasiko dute entrenamendua Azpeitian, eta 10:00etan Azkoitian. Aldiz, 2003an jaiotako mutilak Azpeitian 10:30ean dute saioa, Azkoitiko kiroldegian 11:30ean hasiko dira.
Nesken saskibaloiko teknifikazio eskolako saioak urriaren 16an hasiko direla azaldu dute Iraurgi Saskibaloi Elkartekoek.
Bestalde, Lagun Onak Futbol Taldeak antolatutako nesken futbol eskola ere igandean honetan hasiko da. 09:30ean izango dute zita adin guztietako neskek, Garmendipeko zelai artifizialean.