Urko Egaña ez da sailkatu Gpuntuko final-laurdenetara

Uztarria.eus 2011ko urr. 10a, 12:10

Atzo, igandea, Irunen jokatu zuen Egañak final-zortzirenetako kanporaketa

Azpeitiarrak 450,5 puntu lortu zituen eta laugarren sailkatu zen

Urko Egaña azpeitiar bertsolariak ezin izan du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan aurrera egin. Irunen jokatu zuten Gpuntuko kanporaketa eta azpeitiarrak ezin izan du final-laurdenetara sailkatu. Alaia Martinek irabazi zuen saioa 504,5 punturekin, eta Urko Egaña laugarrena izan zen 450,5 puntu lortuta.

Aurreko asteburuan Jokin Urangak final-laurdenetara sailkatzea lortu zuen Elgoibarren. Nagusi izan zen saioan eta 493 puntu lortu zituen. Duela bi aste, berriz, Benat Lizaso sailkatu zen final-laurdenetara Lazkaon, 480,5 puntu lortuta.

Final-laurdenak

Jokin Urangak Azpeitian jokatuko du final-laurdenetako saioa. Azaroaren 6an izango da hori, Izarraitz pilotalekuan. Beñat Lizasok, aldiz, Oñatin izango du hurrengo saioa, urriaren 22an.

Erniarraitz Elkarteko bertsolariak

Uda aurretik abiatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta ordutik Erniarraitz Bertsozale Elkarteko zazpi lagun hasi ziren G puntuaren bila. Hasierako sailkatze fasean Joseba Andoni Agirrek, Urko Egañak, Nekane Zinkunegik, Jokin Urangak, Eneritz Arzallusek, Beñat Lizasok eta Josu Oiartzabal Xenpelar -ek hartu zuten parte. Haritz Etxeberria Ministro herriko bertsolarien jarraipena egiten ari da lapikue.net webgunean.

Txapelketaren inguruko informazio gehiago gpuntua.com webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide