Joan den zapatuan, hilak 8, eskualdeko preso eta iheslariei omenaldia egin zieten dozenaka lagunek, Xoxoten. Eguraldi txarra tarteko, aterpetxean egin zuten ekitaldia.
Gainera, Xabier Etxeberria Txapi, Auzitegi Nazionalak absolbitu ondoren, ostiral goizaldean iritsi zen Azpeitira eta omenalditxoa egin zioten hari ere.
Behin omenaldia bukatuta, 40 bat lagunek bazkaria egin zuten Xoxoteko aterpetxean.