Urte berri on, amona! filma ematen ari dira egunotan Soreasun. Gaur, astelehena, 21:30ean emango dute. Eta asteazkenean, hilak 12, 19:30ean.
Telmo Esnal zarauztarrak zuzendu duen lanean Azpeitiko hiru aktorek hartu dute parte, eta hirurak, Pedro Otaegi, Kontxu Odriozola eta Nagore Aranburu, Soreasun izan ziren larunbatean, 19:30eko emanaldiaren aurretik, herriko ikusleei filma aurkezteko. Telmo Esnal ere bertan izan zen.