Datorren igandean, hilak 16, Nafarroa Oinez 2011 ospatuko dute Tafallan. Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.
Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Autobuserako izena emateko Azpeitiko Ikastola Ikasberrira zuzendu, edota 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu beharko da.