Gazteriak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin dute

Uztarria.eus 2011ko urriaren 11

Bitxigintza edo sabel dantza ikastaroa egin nahi dutenek urriaren 17ra arte dute izena emateko aukera

Zuzendari edo begirale ikastaroa egin nahi dutenek, berriz, azaroaren 4a izango dute izena emateko azken eguna

Azpeitiko Gazteria Sailak zuzendaritza, begirale, sabel dantza eta bitxigintza ikastaroak antolatu ditu ikasturte honetarako. Lau ikastaroak 18 urtetik gorako herritarrentzat antolatu dituzte, eta izena emateko azken eguna urriaren 10a, astelehena, zen arren, luzatzea erabaki dute antolatzaileek.

Beraz, bitxigintza edo sabel dantza ikastaroa egin nahi duenak urriaren 17ra, astelehena, arteko epea du izena emateko. Aldiz, zuzendari edo begirale ikastaroan izena eman nahi dutenek azaroaren 4a izango dute horretarako azken eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide