Azken urteetako legez, Orkatz Kultur Elkarteak IV. Klik Argazki Lehiaketa antolatu zuen udarako. Uztailean hasi eta irailaren bukaera bitartean argazkiak bidaltzeko aukera izan dute herritarrek.
Argazkiak ateratzeko gaia, euskal presoak eta oporrak izan da, eta azpeitiarrek munduko herrialde desberdinetara egindako bidaietan ateratako 62 argazki jaso dituzte.
Datozen bi asteetan nahi den argazkiari botoa emateko aukera izango da, eta argazki horren zenbakia barran dagoen kutxan sartu beharko da. Irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du.