Datorren igandean, hilak 16, Erregea eta bufoia
antzerkia eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna izango da, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da eta Ander Lipus aktorea eta Andoni EgaƱa bertsolaria aurrez aurre ariko dira oholtzan.
Azpeitira egokitutako saioa eskainiko dute igandean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Kulturgunean bertan erosi daitezke bost euroren trukean.