Gaur, asteazkena, haur eta gaztetxoek zezenaren aurrean ibiltzeko aukera izan dute. Izan ere, txikientzako sokamuturra izan da 12:00etan hasita, Zezen Beltz Elkarteak antolatutako Zezen Beltzen III. asteburuko ekimenen baitan.
Erdi Kalea haur eta gaztetxoz beteta zegoen 12:00etarako, eta bigarren suziria bota orduko irten dute sokamutil gazteek eta zezen txikian Erdi kalean behera. Gero, plazan ibili da zezena eta jende ugari elkartu da bertan.
Zezen bolaztatua, arratsaldean
Gaur, asteazkena, arratsaldean zezen bolaztatua aterako dute, libre, Artzubian. 17:00etan hasiko da, eta kalea guztiz itxiko dute.