Ernio mendian (Gipuzkoa) 29 urteko mendizale azpeitiar bat zauritu zen atzo, asteazkena, arratsaldean, harri bat buru gainera erorita. Zelatun inguruan gertatu zen ezbeharra.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak 17:20ak inguruan jaso zuen beste mendizale baten deia. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak handik gutxira bertaratu ziren gertakariaren lekura, eta mendizalea Donostiako Hospitalera eraman zuten.