Pasa den asteburuan Blonda arrazako abelburuen XVI. Txapelketa jokatu zen Markina-Xemeinen (Bizkaia). Bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ganaduzale lehiatu ziren; tartean, Azpeitiko bi baserritar ere bai. Eizmendi baserriko, Luzia Orbegozo eta Agiteko, Antonio Olaizola hain zuzen.
Luzia Orbegozok hamaika sari etxeratu ditu: bost aurreneko sari, lau bigarrengo eta bi hirugarrengo. Antonio Olaizolak, berriz, hiru sari irabazi ditu: lehenengo bi sari eta bigarrengo bat.
Beraz, aurtengo txapelketan sari ugari jaso dituzte bi azpeitiar ganaduzaleek.