Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde, larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Dei egin nahi diegu azpeitiarrei biharko deitutako ekimenetan, 19:00etako manifestazioan eta ondoren afarian, parte hartzera".
Beharrezko ikusten dute "herritar guztiek aldarria txoko guztietara eramatea". Konponbidearen norabidean nork bere ekarpenak egiteak bidea aurrera egitea ekarriko du, haien ustez. "Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrian izatea ekarriko du".
700 preso eta 700 familia
"Sakabanaketa politikak dakartzan arriskuez eta bakartzeez gaub", larri dauden eta ezarritako zigorra dagoeneko betea duten presoak espetxean mantentzen dituztela gogorarazi dute. "700 preso politikoak eta 700 familiak pairatzen dituzte egungo espetxe politika kriminalaren ondorioak". Juan Karlos Arruti Paterra-ren adibidea ekarri dute gogora; izan ere, 22 urte daramatza preso, eta 2019ra arte luzatu zioten zigorra.