Kimu Bat enpresak lorezaintza ikastaroa antolatu du, udazken eta negu sasoian baratzari zein lorategiari eskaini beharreko arreta ezagutzeko.
Ikastaroa azaroan izango da, taldeak erabakitzen duen ordutegian. Kimu Bateko Lora-Etxean izango da eta izena emateko aukera dago dagoeneko. kimubat@kimubat.com
helbidera idatzita edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.
Ikastaroa hasteko, gutxienez, 10 ikasleko taldea osatu beharko da, eta izena ematen dutenek 35 euro ordaindu beharko dute.