Gaur, hilak 17, hamar urte dira Benat Arrue hil zela. Arrue Pumori (7.161 metro, Nepal) gailurrera bidean zendu zen, 6.300 metro aldera, ustez izotz-jausi bat izan ondoren Iñaki Aiertza aizarnazabaldarrarekin eta beste hiru nafarrekin batera. 2001. urtean gertatu zen ezbeharra.
Lagun Onak Mendi Bazkunako bazkidea zen Arrue, eta hainbat mendi igo zituen ordurako. Besteak beste, Monte Rosa (4.633 metro, Suitza), Huascaran (6.782, Peru), Artesonraju (6.025, Peru), Alpamayo (5.947, Peru), Ishinca (85.530, Peru), Urus (5.420, Peru), Cervino (4.474, Suitza).
Atzo, hilak 16, Beñat Arrueri omenaldia egin zioten hainbat lagunek Aizarnan.