Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa irabazi ondoren Nestor Basterretxea eskulturgilearen eskutik jaso zuten garaikurra Azpeitiko Udalaren esku utzi dute Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak. Txapeldunei dagokien garaikurra urtebetez egongo da Azpeitian, hemengo Udala ordezkatuz hartu baitzuen parte Seguran bikote txapeldunak
Ibargureni eta Besadari harrera egin zieten atzo, astelehena, dantza txapelketa irabazi ondoren. Udaletxeko areto nagusian hartu zuten bikotea hainbat udal ordezkarik, Eneko Etxeberria alkatea buru zutela. Dantzariak ez ezik, haien senitarteko eta lagunak ere izan ziren ekitaldian. Dantzari bikotea zoriondu ondoren, Azpeitiko historia jasotzen duen liburu-bilduma bana oparitu zieten Ibargureni eta Besadari.