Ibaia zabaltzeko lanak aurrera doaz Urrestillan. Gaur, urriak 18, Eperko zubia bota dute. Sinberguentzakoaren ondoren, Urrestilla kaskoko zubirik handiena zen. Zortzi egunen buruan Ibaieder zabaltzeko lanetan bota duten bigarrena da Eperkoa; Balantzategikoa urriaren 10ean eraitsi zuten.
Gaur bota dutenaren tokian ez dute beste zubirik eraikiko. Eraitsi duten zubiak 60 urte inguru zituen, eta arku bakarreko Eperko zubi zaharra ordezkatu zuen, bere garaian.