Azpeitiar gizonezko bat, 52 urtekoa, itota hil da gaur, asteartea, Zumaian. Santiagoko hondartzan gertatu da ezbeharra, 15:30ak aldera.
Lekukoen arabera, hildako gizona emaztearekin batera sartu da uretara; emakumeak bere kabuz ateratzea lortu du, baina gizona korronteak eraman du, Baleike.com webgunean jaso dutenez.