Bidaiatuz
ekimenaren baitan, hitzaldia izango da bihar, osteguna, 19:00etan hasita Sindikatu Zaharrean. Mireia Agirrek eta Oihane Iparragirrek Senegalera egindako bidaiaz-eta hitz egingo dute. Beraz, Senegalen izandako esperientzia elkatrukatuko dute bi herritarrek entzuleekin.
Gazte Informazio Bulegokoek esan dutenez, "herriko gazte guztiei dei egiten diegu beraien esperientziak kontatzera animatu daitezen". Norbaitek hitzaldia emateko interesik balu, Gazte Informazio Bulegora joan, gib@azpeitia.net
helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu besterik ez du.
Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak Bidaiatuz
ekimena joan den martxoan jarri zuen abian, eta Maialen Galarragak eta Imanol Sesmak Australiari buruzko hitzaldia eskaini zuten. Geroago, uztailean, Maite Juaristik Indiari buruzkoa eskaini zuen. Ekimen horren helburua herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatzea da.