Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako IV. Klik Argazki Lehiaketa azken txanpara iritsi da. Uztailean hasi zen lehiaketa eta hainbat argazki jaso zituzten antolatzaileek. Gero, argazki guztiak ikusgai jarri zituzten Orkatzen, eta herritarrek hala erabakita, hiru argazki iritsi dira azkenengo fasera.
Azaroaren 5ean, zapatua, jakinaraziko dute zein den argazki irabazlea. Argazki onenaren egileak bi lagunentzako afaria eskuratuko du.
Argazkiak ateratzeko gaia, euskal presoak eta oporrak izan da, eta azpeitiarrek munduko herrialde desberdinetara egindako bidaietan ateratako 62 argazki jaso zituzten.
Klik
lehiaketako argazki finalistak berezko neurrian ikusteko egin klik hemen .