Bihar, zapatua, Azpeitiko Herriarteko III. Kros Mistoa izango da, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta. 150 bikotek eman dute izena aurrez, eta lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute parte hartu nahi dutenek, 30 euroren trukean. Hori bai, 200 bikoteko muga jarri dute antolatzaileek eta, beraz, 50 bikotek eman ahal izango dute izena bihar.
18:00etan hasiko da lasterketa, plazan eta 6,7 kilometroko ibilbidea izango du.