Ardo Dastaketa Eguna antolatu dute seigarren aldiz zapaturako, hilaren 5erako. Udaleko Festa Batzordeak Odriozola Ardoak-en laguntzarekin antolatu du eguna, eta edateko eta jateko parada izango dute plazara gerturatzen direnek.
Ardogileek hainbat postu jarriko dituzte plazan, eta Nafarroako, Errioxako zein Arabako 21 upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da, 11:30etik 14:30era bitartean. Horrez gain, herriko gaztagileen eta Gernikako piperren postuak ere jarriko dituzte. Bestalde, GAELek, Gaixo eta elbarrituen Aisialdiko Taldeak, ogitartekoak eta pintxoak eskainiko ditu.
Bost eurorekin kopa huts bat eta 5 ardo hartzeko bost txartel jasoko dituzte. Gainera, musikaz girotuta egongo da goiz osoan plaza.
VI. Ardo dastaketa eguna Azpeitian
Postuak
Ardogileak:
- Faustino V
- Viña Bujanda
- Zinio
- Medrano Irazu
- Azpilikueta
- Luis Alegre
- Heredad de Ugarte
- Viña Salceda
- Chivite
- Conde de Valdemar
- Viña Real
- Luis Cañas
- Carlos Serres
- Otazu Chardonnay
- Arabarte
- Ostatu
- Ruiz de Viñaspre
- Pierola
- Cerro Añon
- Solaguen
- Palacio Azkona