Iraurgi SBko 21 jokalari Gipuzkoako selekzioarekin ari dira jokatzen

Uztarria.eus 2011ko aza. 2a, 10:11

Euskadiko Txapelketan ari dira, hilabete eta erdiz Gipuzkoako taldearekin entrenatu ondoren

Kadete eta infantil mailakoak dira neska-mutilak

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko kadete eta infantil mailako 21 neskamutil egun hauetan Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Saskibaloi Txapelketa jokatzen ari dira. Lehiaketako lehen bi jardunaldiak asteburuan jokatu dituzte eta gaur hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Infantil mailakoak Zamudioko kiroldegian (Bizkaia) ari dira txapelketa jokatzen, eta kadeteak Zumarragako Ispila kiroldegian (Gipuzkoa).

Euskadiko Txapelketa jokatzeko aukera lortzeko, aurrez lan egin behar izan dute neska-mutilek. Iraurgiko saskibaloiko jokalariek hilabete eta erdiz Gipuzkoako selekzioarekin entrenatzen jardun dute. Saio horietan egindako lanari esker, orain 21 jokalari Euskadiko Saskibaloi Txapelketa jokatzeko aukeratu dituzte.

Selekzioarekin ari direnak

Kadete mailan, Gipuzkoako selekzioaren saskibaloiko taldeekin, Iraurgiko bost mutilek eta sei neskak jardungo dute: Unai Martinez, Sabih Oroz, Jon Gurrutxaga, Unai Bidasoro, Amets Amubieta, Maite Lizarazu, Naroa Uria, Aitziber Besga, Mirari Ugarte, Maialen Iturralde eta Maite Galdos dira 11 jokalariak.

Infantil mailan, berriz, Gipuzkoako selekzioaren taldearekin Iraurgiko lau mutilek eta sei neskak jardungo dute: Aitzol Odriozola, Ander Merketegi, Jon Zabarte, Aitor Astigarraga, Eider LarraƱaga, Laura Olaizola, Oihane Aizpurua, Intza Iturri, Maitane Dominguez eta Eneritz LarraƱaga dira jokalariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide