Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Aurreneko zozketa ostiral honetan, azaroak 4, egingo du Uztarriak; egun horretan hasiko dira XXIX. Euskal Antzerki Topaketak.
Hiru asteburutan egingo dituzte aurtengo Antzerki Topaketak, eta hiruetan ostiral, zapatu eta igandean antzezlan bana emango dute Soreasu antzokian. Uztarriak asteburuero hiruna sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean, asteburuko ikuskizun bakoitzeko sarrera bikoitz bat.
Aurreneko aste bukaeran, ostiralean Vaiven Produkzioak-ek Lotsa gabe emango du (21:30ean); zapatuan, Tartean-ek Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa emango du (21:30ean); eta igandean, Hikak Ilargiaren bi aldeak emango du (18:00etan).
Aurreneko zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nork egin du XXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartela?
Zozketa ostiral goizeko 11:00etan egingo du Uztarriak -baita hurrengo bi asteetan ere-. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita.
Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.