Hastear daude XXIX. Euskal Antzerki Topaketak. Ostiralean, hilaren 4an, hasi eta hilaren 20an, igandea, izango da azken emanaldia. Antzezpen ia guztiak Soreasu Antzokian izango dira, asteburuetan.
Hori dela-eta, ez da zinemarik eskainiko Topaketak bukatu arte. Horrenbestez, hurrengo filma azaroaren 26an, zapatua, botako dute.