Jubilatuen astea ospatuko dute astelehenean hasita

Uztarria.eus 2011ko aza. 3a, 10:11

Jubilatuen Asteak igandera arte iraungo du eta ekimen ugari antolatu dituzte egunotarako

Astean zehar, besteak beste, erratz eta tute txapelketak, hitzaldiak, Aginagara irteera, txokolatada eta Kirurin bazkaria izango dituzte

Azaroaren 7an, astelehena, hasita, Jubilatuek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute aste guztian. Izan ere, Jubilatuen astea ospatuko dute. Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatu du astea, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Astean zehar, erratz eta tute txapelketak, hitzaldiak, Aginagara irteera, txokolatada eta Kirurin bazkaria izango dituzte.

Karta txapelketatan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, Baigera I eta Baigera II tabernetan. Bestalde, Kiruriko bazkarirako eta Aginagara egingo duten irteerarako txartelak ere salgai jarri dituzte Baigera I-en. Kiruriko bazkarirako txartela 30 euro ordaindu beharko da, eta Aginagarako irteera, aldiz, 10 euro.

Honatx egitaraua:

Azaroak 7, astelehena: Mus eta Tute txapelketak, 16:30ean hasita, Baigera II.an.

Azaroak 8, asteartea: Hitzaldia, Dependentzi legea eta laguntza ekonomikoak. Edurne Zubiak eskainiko du, 16:30etik aurrera.

Azaroak 9, asteazkena: 16:30ean, Esperientzi Eskola. Gero, 18:00etan txokolatada, Baigera I.ean, Baigera II.ean eta Eguneko Zentroan.

Azaroak 10, osteguna: Aginagako sagardotegira irteera. 16:30ean abiatuko da autobusa.

Azaroak 11, ostirala: 16:00etan, mus eta tute txapelketak. 17:00etan, berriz, bingoa.

Azaroak 13, igandea: 09:15ean, kalejira. 11:00etan, berriz, luntxa Baigera I.ean. 12:30ean, meza eta, segidan, bazkaria Kiruri jatetxean. Bazkalostean omenduei sariak emango dizkiete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide