Larunbat gauean izandakoaz lekuko bila

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 3a, 10:11

Zelai Luzen aparkatuta utzi zuten autoaren aurreko alde guztia puskatuta aurkitu zuten jabeek

Autoan abisurik-eta ez dietela utzi eta, lekuko bila dabiltza autoaren jabeak

Azpeitian joan den larunbat gauean, hilaren 29an, Zelai Luzen Ford Focus auto bat aparkatuta utzi zuten herritar batzuk. Itzuli zirenean, autoaren aurreko alde guztia puskatuta aurkitu zuten.

Autoan abisurik-eta ez dietela utzi eta, lekuko bila dabiltza autoaren jabeak. Inork zerbait ikusi balu, Azpeitiko Udaltzaingora edota Ertzainetxera jo dezatela eskatu dute. Bestela, 635 75 37 57 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide