Euskararen Mahaiak hilaren 7an egingo du ikasturte berriko lehen bilera

Uztarria.eus 2011ko aza. 3a, 10:11

Astelehenean izango da Euskara Patronatuaren egoitzan (Perdillegin), 18:30ean hasita

"Azpeitiko euskara politika azpeitiarren parte-hartzearekin egin nahi du Udalak" esan dute bilera deitu dutenek

Azpeitiko Euskararen Mahaiak, agintaldi berriko lehenengo bilera egingo du datorren astelehenean, hilak 7. Euskara Patronatuaren egoitzan (Perdillegin) izango da, 18:30ean hasita.

"Azpeitiko euskara politika azpeitiarren parte-hartzearekin egin nahi du Udalak, eta Euskararen Mahaian parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daude ateak", azaldu dute Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeko ordezkariek bilerarako deia egiterakoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide