Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko aza. 4a, 11:11

Nork egin du XXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartela? Galderaren erantzuna Iñaki Mariñelarena da

Janeko Eskurza Bereziartua, Itziar Olaizola eta Juan Mari Odriozola Arzamendi dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.

Nork egin du XXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartela? galderaren erantzuna Iñaki Mariñelarena da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Janeko Eskurza Bereziartua, Itziar Olaizola eta Juan Mari Odriozola Arzamendi.

Janeko Eskurzak gaur, ostirala, Vaiven Produkzioak taldearen Lotsagabe antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Itziar Olaizolak, berriz, bihar, larunbata, Tartean taldearen Larria, kutxakorra eta mendebaldekoa obra ikusteko sarrera bikoitza, eta Juan Mari Odriozola Arzamendi, igandeko Ika taldearen Ilargiaren bi aldeak antzerkirako beste bat.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Hurrengo asteetako antzezlanak

Datozen asteetako antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide