Ardo Eguna ospatu zen joan den zapatuan, hilak 5, Azpeitian. Eguraldi euritsua izan arren, jende ugari elkartu zen jan-edanerako, plazan.
Arkupetan jarri zituzten 21 upategitako postuak, euritatik babesteko. Gazta eta Gernikako piparren postuak ere jarri zituzten eta hauekin batera, Gaixo eta Elbarrituen Aisialdiko Taldeak, GAELek, ogitartekoake-eta jarri zituen saltzen. Gainera, musikaz alaituta egon zen 11:30etatik aurrera, plaza.
Euriak euri, ardoa dastatzeko ez zen oztoporik izan.
Argazkiak ikusteko egin klik hemen .