Antzerki Topaketetarako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak aste honetan ere

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 09:11

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak? da erantzun beharreko galdera

Uztarria Komunikazio Taldeak aste honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Joan den astean ere zozkatu zituen sarrerak, eta topaketak bukatu artean, astero, sarrerak oparituko ditugu bazkideen artean.

Aste honetan ere, hiru antzerki izango dira: ostiralean, Txintxeta taldearen eskutik Bodologuak izeneko emanaldia; larunbatean, Dejabu Panpin Laborategiaren Gure bide galduak lana eta, igandean, Txalo produkzioaken Ipuinaren bila antzerkia.

Emanaldi guztiak Soreasu antzokian izango dira. Larunbat eta igandekoak 21:30ean eta, igandekoa, 18:00etan.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: 'Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak?

Zozketa ostiral goizeko 11:00etan egingo du Uztarriak -baita hurrengo bi asteetan ere-. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita.

Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide