Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 10:11

Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 18:00etan hasita

Nuarbeko pilotalekuaz eta Taxiaren Araubide Bereziko Eremuaren prezioez jardungo dute, besteak beste

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo du, 18:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Lan zerrendaren arabera, aurrena, urriaren 21eko eta 26ko bilkuretako aktak onartuko dituzte. Ondoren, Nuarbeko eliza aurreko estalitako pilotalekurako hirigintza hitzarmena onartuko dute eta segidan Urola Erdiko Taxiaren Araubide Bereziko Eremuaren prezioez ariko dira. Bukaeran, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, adierazpen instituzionala onartzea proposatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide